Gure historia

Etorkizuna ez da une bakar batean prestatzen, baizik eta eguneroko jardunean.
Ezgaitasun intelektuala duen pertsona onartzea eta inguru adiskidetsua izatea oso garrantzitsua da autonomia izaten laguntzeko"

Ezgaitasun intelektuala duten pertsonen gurasoak kezkatu egiten dira beren seme-alaben etorkizunarekin.

Gurasorik ez denean, nork lagunduko dien jakin nahi dute.

1969

1969an, Atzegik gurasoei laguntzeko
nazioarteko biltzar bat antolatu zuen.

1977

1977an, Atzegik Etorkizuna Prestatzeko programa osatu zuen.
Programa horren bitartez, ezgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizimodua antolatzen laguntzen zaiei familiei.

Adibidez, senideak hiltzean, bizitzan lagunduko dion tutorea izendatzen.

Eskuarki, tutorea familiako kideren bat izaten da.
Baina kasu batzuetan ezinezkoa gertatzen da.

Adibidez, ezgaitasuna duen pertsonak seniderik ez duenean, edo bere familiak sostengu ematerik ez duenean.

1983

1983an Atzegik Babes Fundazioa sortu zuen, familia gabeko pertsona horietaz arduratzeko.

Espainiako lehenengo Babes Fundazioa izan zen.

1994tik

Aspacek eta Gautenak, beren erakundeetako pertsona garrantzitsuak Patronatu Batzordean sartuz, Fundazioan parte hartu zuten.

2002tik

Gipuzkoako Foru Aldundiak Atzegi Babes Fundazioari laguntza ekonomikoa ematen dio; bere erantzukizunetariko bat delakoan baitago.

Fundazioak pertsona, enpresa eta udal batzuen laguntza ekonomikoa jasotzen du, gehien behar duten tutoretzapeko pertsonei laguntzeko.

Evolución de las tutelas 1983-2016
TutelasTutelas por año
198310
199520
200030
200133
200238
200348
200451
200556
200658
200764
200870
200974
201079
201187
201288
201394
2014100
2015107
2016115
2017122