
Boluntarioek tutoretzapeko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dute.
Oso gertuko harremana dute haiekin.
Gizartean parte hartzen, gaitasunak garatzen eta ondo sentitzen laguntzen diete.
Gainera, boluntarioek oso rol garrantzitsua dute gizartean:
- Gizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzen dute.
- Ezgaitasuna duten pertsonen gaitasunak azaltzen dituzte.
- Gizartea kontzientziatzen dute.
- Aurreiritziak ezabatzen dituzte.
- Solidaritatea eta parte-hartzea bezalako balioak sustatzen dituzte.
Boluntarioak oso garrantzitsuak dira Atzegi Babes Fundaziorentzat.
Tutoretzako boluntario izan nahi baduzu, dei iezaguzu 943 05 10 95 telefonora edota bete ezazu ondorengo galdetegia.