Aldundiak desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat prestatu dituen oposizioetan hartuko du parte Babes Fundazioak

Astelehena, Urria 14, 2019

Datorren 2020ko martxoan egingo den azterketan, Foru Aldundiak, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako artxibo lan eta orotariko zerbitzuetarako hiru lanpostu aterako ditu. Atzegi Babes Fundazioak bertan hartuko du parte, Fundazioko lau tutelatuk, Uxuak, Silvanok, Peiok eta Arantxak azterketa publiko honetan parte hartuko dutelarik.

Gureak eta Atzegiren Pauso Berriak programaren barruan 2010etik hona, desgaitasun intelektuala duten hiru pertsonek dihardute Aldundian lanean, baina oraingo honetan, Aldundiak berak esleituko ditu hiru plaza artxibo lan eta zerbitzu orokorrak izango diren lanetarako.

Atzegi Babes Fundazioko 4 pertsona tutelatuk hartuko dute parte azterketan. Gainera, oposiziorako azterketa gainditzen duten pertsona guztiak, adminstrazio publikoak bere egingo duen lan poltsan sartzeko aukera izango dute.