Babes Fundazioak tutoretzapeko pertsona berriei harrera emateko talde bat sortu du.

Asteartea, Martxoa 27, 2018

Talde hau osatzen dute tutoretzapeko pertsonek, eta berauen esperientzia Babes Fundazioan sartu berri diren pertsonei azaltzen diete.

2017ko ekainean, tutoretzapeko pertsonek, boluntarioek, profesionalek eta Patronatuko kideek asteburu bat igaro genuen Arantzazuko Santutegian.

Bi gai landu genituen:

  • Nola egin harrera tutoretzapean hartutako pertsona berriei
  • Tutoretzapeko pertsonen gogobetetze-maila ezagutzeko inkesta bat egitea.