Babes Fundazioetara bisitak

Astelehena, Otsaila 11, 2019

Beste Babes Fundazioen errealitate eta funtzionatzeko moduak ezagutzeko asmoz, fundazio ezberdinetara bisitak egin ditugu azken hilabete honetan.

Atzegi Babes Fundazio lan taldeko hainbat pertsonek, SOM (Katalunia),  Futudis (Castilla y León), Futubide (Bizkaia) eta Hurkoa (Gipuzkoa) fundazioen eguneroko lana, bertatik bertara ezagutu dute erakunde bakoitzeko arduradunen  eskutik.