Gure esker ona, zerbitzu guztiei

Astelehena, Martxoa 16, 2020

Egun hauetan bizitzen ari garen Coronavirus pandemiaren aurrean, Atzegi Babes Fundazioa osatzen dugun arduradun, langile eta patronato guztien izenean, gure babes eta esker ona adierazi nahi diegu osasun langile eta gizarte arloan dabiltzan profesional guztiei.

Aldi berean Aldundiarekin hitzartutako etxebizitza zerbitzuetan eta bestelako egoitzetan dauden arduradun, langile guztiei ere gure aitortza guztia adierazi nahi diegu.

Jakin badakigu COVID-19ak sortu duen egoera zaila dela, baina soseguz, zuhurtziaz eta arduraz, guztion esfortzuak balio izango du. Babes neurri guztiak hartuta, ziur gaude modurik onenean egingo diogula aurre erronka eta egoera honi.

Mila esker guztiei!