Hauteskunde legea aldatu dute, adimen desgaitasuna duten pertsonek bozkatu dezaten

Osteguna, Azaroa 22, 2018

Kongresuko batzarrak duela aste batzuk onartu zuen LOREG legearen aldaketa historiko bat; orain arte, bere gaitasunak legalki aldatuta zituztelako, 100.000 pertsona bozkatu gabe uzten zituena. Hauetatik gehienak adimen edo garapen desgaitasuna daukate.

Aldaketa honekin, hainbat elkartek egindako eskaerari erantzuna ematen zaio. Duela 7 urte, Plena inclusiónetik hiritarrak eta botere publikoak kontzientziatzeko lana egiten ari dira , adimen desgaitasuna daukaten pertsonak sufritzen duten diskriminazioari buruz, zentsuak kanpoan uzten batzituen. Horretarako, pertsona hauen laguntza izan dute.

Honen ondoren, hautagaitza garaiean ematen den informazioa modo ulerterrazago batean eman dadin lortzeko lanean jarraitu beharra dago.