“Oraingo honetan, desgaitasun intelektuala dugun pertsonek ere, bozka dezakegu”

Asteazkena, Martxoa 27, 2019

Datozen hauteskundeetan desgaitasun intelektuala duten pertsonek ere bozka dezaketela informatzeko helburuarekin, Campeones pelikulako aktoreek, Plena Inclusión elkartearen laguntzaz promozio bideo bat egin dute.

Bideoan adierazten den bezala, “oraingo honetan ezberdina izango da. Desgaitasun intelektuala duten milaka pertsonek bozka dezakegu”.

Webguneko bideoen atalean edota, Youtubeko hurrengo linkari klik eginez ikusi dezakezue: https://www.youtube.com/watch?v=0WgcbW6wTZQ