Plena Inclusión elkarteak, adimen urritasuna duten pertsonen elkarteak babes ditzala eskatu dio Espainiar Gobernuari

Ostirala, Urria 9, 2020

Estatu osoko ia mila elkarte biltzen dituen konfederazioa da Plena Inclusión elkartea, eta honek, desgaitasun intelektuala duten pertsonen elkarteak dituen beharrak aintzakotzat hartzeko eta babesteko eskatu dio Gobernuari.

Horregatik, konfederazio honek, administrazio publikoak desgaitasun intelektualaren arloan garatzen eta aurrera eramaten ari diren proiektu eta beharrak ez ahazteko eskatu dio Gobernuari, izan ere, COVID 19ak planteatutako erronkek eta pandemiak berak, are eta egoera zaurgarriagoan eta gizarte irisgarritasun gutxiagorekin uzteko arriskuan jarri ditu pertsona hauek.

Plena Inclusión elkarteak adierazi duenez: “Erakundeek ahalegin izugarria egin dute hilabete hauetan, horregatik behar dituzte baliabideak lehen bai lehen”.