Tutela Modu berrien inguruan hausnartzen

Osteguna, Azaroa 21, 2019

Pasa den astean, Espainiako Babes Fundazioen elkarteak (AEFT) antolatu zuen VIII. Tutela Modelo berrien jardunaldian hartu zuen parte Atzegi Babes Fundazioak. Madrilen ospatu zen jardunaldi honetan, Fundazioko erreferente tutelar batek eta tutelatutako persona batek ere hartu zuten parte.

Kode Zibilaren aurreproiektuak sortuko dituen aldeketek eta ONUren azken konbentzioak eguneroko praktikan sor ditzakeen aukera eta mehatxuak aztertu genituen, baita gaur egun gauzatzen ari garen tutela moduen inguruan ere.  Lan talde txikietan, iritzi ezberdin eta esperientziak elkarbanatzeaz haratago, etorkizunean izan nahi dugun modelo berriak sortu ditzakeen aukerez hausnartu zen jardunaldian bertan.

Jardunaldi interesgarria izateaz gain, Fundazioaren egunerokotasunerako oso erabilgarria.