Atzegi Babes Fundazioa gelditu gabe egon da alarma egoeraren aurrean

Ostirala, Uztaila 17, 2020

Covid 19ak sortutako egoerak, gizartea gogor jo duen honetan, Atzegi Babes Fundazioa osatzen duen lan taldea, etengabe aritu da babestutako pertsonak artatzen.

Aldi berean, lan taldeak, formatzeko ere baliatu du abagune hau. Horrela, Ética para valientes, Intervención social con personas con enfermedad mental desde el ámbito multidisciplinar, eta  Voluntariado Tutelar ikastaroak egin ditu .

Bide batez, egoera honetan zehar, hildakoak, gaixotutakoak eta arazoak sortu dizkieten familia eta norbanako guztiei, Fundazioak, bere babes, animo eta besarkadarik estuena adierazi nahi die.